Skip links

ZERBITZUAK

Texto - Impulsa tus capacidades

LORTUren filosofia pazientearenganako eta haren familiarenganako zintzotasunean oinarritzen da, eta pertsonak egiten dituzten terapietan ez iraunaraztean. Gure helburu nagusiena zentrora etortzen diren pertsonak jasan dituzten lesio edo alterazioetatik suspertzea da, gure zerbitzuen menpeko bihurtu gabe.

Horretarako, behin errekuperazio-prozesua amaituta, prebentzio lan bat egiten dugu, beharrezkoak diren tresnak eskainiz, pertsonak gure saioetan lortutako egoeratik gertu mantendu daitezen, autotratamenduarekin.

Neuroerrehabilitazioa

Neuroerrehabilitazioa, nerbio-sistemako lesio batetik sendatzen laguntzea eta lesioak erakarritako alterazio funtzionalak gutxitzea helburu duen prozesua da. Gainera, neuroendekapenezko gaixotasunen aurrerapena atzeratu nahi duen eremua da.

LORTUn patologia neurologiko zentralak edo periferikoak (hartutakoak nahiz endekapenezkoak) dituzten pertsonak tratatzen ditugu, eritasunaren edozein egoeratan (akutua, subakutua edo kronikoa).

Pertsonaren trebetasun funtzionaletan lan egiten dugu, beti bere gaitasunetan oinarrituz, bere gabeziei aurre egiteko, eta bere bizitzako arlo guztietan ahalik eta autonomia handiena lor dezan.

  • Istripu zerebrobaskularra (iktusa eta buruko isuria)
  • Traumatismo kraneo-enzefalikoa
  • Nerbio-sistemaren tumoreak
  • Bizkarrezur-muinaren lesioa
  • Garun paralisia
  • Polineuropatiak
  • Parkinsona
  • Zerebeloaren gaixotasunak (ataxia)
  • Esklerosi anizkoitza
  • Alboko esklerosi amiotrofikoa (ELA)
  • Gaixotasun neuromuskularrak
  • Sortzetiko gaixotasunak
  • Dementziak
  • Eta abar

Errehabilitazioa traumatologikoa

Sistema neuro-muskulu-eskeletikoan alterazio baten ondoren egiturak eta funtzionaltasuna berreskuratzeko helburuarekin, errehabilitazio traumatologikoa egiten da.

Horrek esan nahi du mina edo mugimenduaren mugaketa dakarten lesioak berreskuratzen laguntzen dugula. Adibidez, bihurdura bat, ezegonkortasuna, zurruntasuna, estenosia, zuntz haustura, gainkarga, etab. eta kirurgia osteko tratamenduak ere egiten ditugu.

LORTUn, gure pazientearen arazo nagusiena zein den bilatzen dugu hasierako elkarrizketa zehatz baten bitartez eta azterketa fisiko integrala eginez.

Horrela, arazoaren jatorria modu eraginkorragoan tratatzeko gai gara, gure espezialitateen bidez: eskuzko terapia eta ariketa terapeutikoa.

  • Bihurdurak
  • Tendinopatiak
  • Ezegonkortasun artikularrak
  • Zurruntasuna
  • Kanaleko estenosia
  • Herniak
  • Erradikulopatiak
  • Zuntzen haustura
  • Gainkargak
  • Kirurgia ondorengo tratamenduak
  • Eta abar

Fisioterapia eta kirol berregokitzea

Errehabilitazio-prozesu bat da, kirol-jarduera jakin batean sortutako lesio bat berreskuratu ahal izateko egiten dena.

Kirolariak bere egiturak eta funtzioa berrezarri ahal izatea da helburua, kaltegarria izan zen keinua egin ahal izateko, min berririk jasan gabe. Horregatik, eskuzko terapiaz eta, orokorrean, indartzeaz gain, kirol jakin bakoitzaren keinu tekniko espezifikoak gure instalazioetan lantzen dira, eta beharrezkoa denean, dagokion kirol-diziplina egiten den ingurune errealean.

Minaren tratamendua

Minaren tratamendua funtsezkoa da gure paziente guztientzat, eta hari aurre egiten zaio eboluzioaren edozein fasetan: akutua, subakutua eta kronikoa.

Hasierako elkarrizketa eta azterketa fisikoa funtsezkoak dira minaren jatorria eta zergatia zehazteko, eta, ondoren, tratamendua ahalik eta hoberen minaren murrizketara bideratzeko.

LORTUn, eskuzko tratamenduarekin batera ariketa terapeutikoa ere egin daiteke, eta beti dago minaren fisiologiaren hezkuntzarekin lotuta, osagai fisiko estrukturaletaz gain, minaren intentsitatean nahiz maiztasunean eragina izan dezaketen kultura eta hezkuntza alderdiak lantzeko, besteak beste.

Pertsonak sintomatologiak mugatu dituen eguneroko bizitzako eta aisialdiko jarduerak berreskuratu ahal izatea da helburua, baita sintoma horiek hobetzeko tresnak ere ematea.

Ariketa terapeutikoa

Ariketa terapeutikoa modu planifikatuan egiten den jarduera fisikoa da, osasunarekin lotutako alterazioak eta arrisku-faktoreak saihesteko edo zuzentzeko helburuarekin.

LORTUn ariketa terapeutikoa indarraren, mugikortasunaren, egonkortasunaren, orekaren eta koordinazioaren lanera bideratzen da, besteak beste, banaka edo taldean, betiere pertsona bakoitzaren egoera fisikoa, mugak eta helburuak kontuan hartuz.