ERREHABILITAZIO ZENTRU
INTEGRALA
DONOSTIA – SAN SEBASTIÁN
ERREHABILITAZIO INTEGRALA
LORTU gaitz neurologikoetan, eskuzko terapian, minean eta ariketa terapeutikoan espezializatutako errehabilitazio zentru integrala da.
Gure helburua bere sistema neuro-muskulu-eskeletikoan lesioren bat duen pertsona errekuperatzea da.
Horretarako, hiru urrats garrantzitsu jarraitzen ditugu:
Balorazioa
Balorazio sakon eta zehatza egiten dugu. Horren bidez, paziente bakoitzaren helburu pertsonalak kontuan hartuta, eta ebidentzia zientifiko berrienetan oinarrituta, errehabilitazio plan indibidualizatua ezartzen dugu.
Tratamendua
Tratamenduak integralak eta intentsiboak dira pertsona bakoitzari bere gaitasunak ahalik eta gehien bultzatzen eta bere gabeziei aurre egiten laguntzeko.
Berrikuspena
Gure pazienteak jarraiki berrikusten ditugu, jarraipen bat eginez, prozesuaren aurrerapena etengabe ebaluatzeko.
LORTUren filosofia pazientearenganako eta haren familiarenganako zintzotasunean oinarritzen da, eta pertsonak egiten dituzten terapietan ez iraunaraztean. Gure helburu nagusiena zentrora etortzen diren pertsonak jasan dituzten lesio edo alterazioetatik suspertzea da, gure zerbitzuen menpeko bihurtu gabe.
Horretarako, behin errekuperazio-prozesua amaituta, prebentzio lan bat egiten dugu, beharrezkoak diren tresnak eskainiz, pertsonak gure saioetan lortutako egoeratik gertu mantendu daitezen, autotratamenduarekin.
— Gure zerbitzuen laburpena
Neuroerrehabilitazioa, nerbio-sistemako lesio batetik sendatzen laguntzea eta lesioak erakarritako alterazio funtzionalak gutxitzea helburu duen prozesua da. Gainera, neuroendekapenezko gaixotasunen aurrerapena atzeratu nahi duen eremua da.
Sistema neuro-muskulu-eskeletikoan alterazio baten ondoren egiturak eta funtzionaltasuna berreskuratzeko helburuarekin, errehabilitazio traumatologikoa egiten da.
Errehabilitazio-prozesu bat da, kirol-jarduera jakin batean sortutako lesio bat berreskuratu ahal izateko egiten dena.
Minaren tratamendua funtsezkoa da gure paziente guztientzat, eta hari aurre egiten zaio eboluzioaren edozein fasetan: akutua, subakutua eta kronikoa.
Ariketa terapeutikoa modu planifikatuan egiten den jarduera fisikoa da, osasunarekin lotutako alterazioak eta arrisku-faktoreak saihesteko edo zuzentzeko helburuarekin.
Donostian espazio bat bilatzen ari bazara
Alokatu gure aretoa!
Hitzaldi, trebakuntza, tailer eta bileretarako leku ezin hobea, kokapen bikainarekin eta ondo komunikatuta.
ESPAZIOA
65 m²-ko espazio irekia, argitsua eta erosoa.
HORNIKUNTZA
Abiadura handiko WIFI konexioa, klimatizazioa (hotza eta beroa) eta espazioen bereizgailua.
IRISGARRIA
Lokal guztiz irisgarria, komun egokitua duena.
ALDEZ AURRETIK ESKATUTA ESKURAGARRI: proiektagailua, arbel magnetikoa, aulkiak (20 arte), fitness-materiala.
Jar zaitez harremanetan!
Kontsultatu zure hurrengo ekitaldirako baldintzak eta daten erabilgarritasuna.
Harremana
Jar gaitezen harremanetan
Harremana
Real Cia.Gip.Caracas Kalea, 11, Bajo izquierda, 20011 Donostia-San Sebastian, Gipuzkoa.
Google Maps-en ikusi
lortu@lorturehabilitacion.com
Astelehena – Asteartea – Asteazkena – Osteguna
08:00 – 20:00
Ostirala
08:00-15:00